viernes, 19 de mayo de 2023

“Bakartasun ikusezina” erakusketa Muskizera heldu da

Mercedes, “Bakartasun Ikusezina” erakusketako eskultura hiperrealista Muskizera heldu da Udalaren eta BBKren eskutik. Erakusketa Udal Liburutegian egongo da ekainaren 5era arte.

Mercedes 89 urteko emakume baten eskultura hiperrealista da. Banku batean eserita dago, bakarrik, serio eta burumakur. Rubén Orozco mexikarraren “Bakardadean hildako azken pertsona” eskultura hiperrealista da, gure gizarte modernoaren pandemia isiletako batean arreta jartzea du helburu, nahi ez dugun bakardadean, hain zuzen ere.

Ekimena "BBK Herriz Herri" proiektuaren barruan dago,  eta bere xedea Bizkaiko udalekin batera lan egitea da, aukera-berdintasunaren, gizarteratzearen eta lurraldearen garapenaren alde egiten duten ekintzetan, lehiakortasun iraunkorraren zein GJHen ikuspegitik.

Mercedes, “Bakartasun Ikusezina” erakusketako eskultura hiperrealista, 
Muskizko Liburutegian. Argazkia: Muskizko Udala.






0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes