Amaitu dira El Hoyo barrutian meatze-elementuak berreskuratzeko eta balioztatzeko lanak: deskarga-kaia, minerala aukeratzeko eraikina, minerala garraiatzeko zintaren oinarriak eta ukuiluak zeuden hondakinak. Gainera, bi begiratoki berri sortu dira.
Begiratoki berrietako bat autokarabanen aparkalekutik gertu dago, eta bestea goiko gune batean, eraikinen gainean. Horri esker, meatze-jardueraren aztarna horiek ikus daitezke eta haien inguruneaz gozatu.
350.000 euro inguruko inbertsioz (BEZa barne), jarduera honen helburua da, Meatzaldeko kultura-elementu bereizle gisa, industria-ondarearen ezagutza sustatzea.
Begiratoki berrietako bat.
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.