viernes, 28 de abril de 2023

Abanto Zierbenak jardueraz beteriko programa eskainiko du txikienek udalerrian udaz gozatu dezaten

Abanto Zierbenako Udalak herriko umeei zuzendutako jardueraz beteriko programa prestatu du uda honetarako.Jarduerak udalerrian erroldatuta dauden 3 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude, eta lau talde desberdinetan banatuko dira: txikiak, ertainak (talde horren barruan “berdeak” eta “gorriak” egongo dira, taldeak homogeneoagoak eta jarduerak egokiagoak izan daitezen) eta nagusiak.

TXIKIAK taldekoek (2018-2019 bitartean jaio diren haurrak) udalekuetan ekainaren 26tik 30era egoteko aukera izango dute, eta bertan trebetasun desberdinak garatzen lagunduko duten txangoak, jolasak eta tailerrak izango dituzte, besteak beste.

Uztailaren 3tik 14ra ERTAINEN txanda izango da, “Berdeak” taldearena (2015-2017 bitartean jaio diren haurrak) eta “Gorriak” taldearena (2012-2014 bitartean jaio diren haurrak). Bi asteetako batean kirol anitzak egiteko aukera izango dute, eta bestean, berriz, hainbat lekutara (Zientzia Museora edo Mendexako abentura-parkera, besteak beste) txangoak egingo dituzte. Halaber, egun batez artzain-lanak egiteko aukera izango dute Alluitz Naturan.

NAGUSIAK taldearen kasuan (2008-2011 bitartean jaio diren haurrak) beste bi aste izango dituzte, uztailaren 3tik 14ra. Asteetako batean abenturari lotutako jarduerak egingo dira, eta, bigarrenean, berriz, jarduera bereziak egingo dira, hala nola espeleologia.

Jarduera guztiak 09:30etik 16:30era arte egingo dira, eta honako hau izango da kostua: 30 euro pertsona bakoitzeko Txikiak taldearen kasuan, 33 euro/aste Ertainak taldearen kasuan eta 35 euro/aste Nagusiak taldearen kasuan.

Izena maiatzaren 5era arte eman daiteke, astelehenetik ostiralera 07:30etik 14:30era arte, udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan, edo astearte eta ostegunetan 12:00etatik 15:00ak arte, Las Carrerasko Herritarrentzako Arreta Bulegoan. Udalaren webgunean ere izena eman daiteke.

Abanto Zierbenak jardueraz beteriko programa eskainiko du txikienek udalerrian udaz gozatu dezaten
Abanto Zierbenako hiri kolonien kartela.


0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes