Galdamesko Udalak hobekuntzak egingo ditu Jesus Bilbao de La Aceña futbol-zelaian.
Lehenengo lanek 33.000 eurotik gorako inbertsioa suposatuko dute eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Herriak Egiten ezohiko funtsaren eskutik dirulaguntza jasoko dute.
Zelaiaren kudeatzailea den Peña Galdames Athletic Clubarekin batera, futbol-zelaiaren premia handieneko beharrak aztertu ostean, altuera-zutoinen bidez sare bat instalatuko da eremua inguratzen, baloia zelaitik atera ez dadin. Jarduketa horrek zapatak beharko ditu segurtasuna mantentzeko. Bestalde, hobekuntza-lanak egingo dira bi aulkietan; izan ere, metakrilatoaren ordez txapa antibandalikoa jarriko da, iraunkortasun handiagoa lortzeko. Horrez gain, inguruko hosto eta landaretza guztiaren garbiketa sakona egingo da, eta itxiera perimetrala instalatuko da. Horretarako, La Aceñako kirol-eremuan 90 panel jarriko dira.
Itxiera berri honek ekintza bandalikoak ekidingo ditu eta inguruko kirol-instalazio guztientzat onuragarria izango da, hala nola saskibaloi-kantxarentzat edo padel pistarentzat.
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.