Enkarterriko Mankomunitateko Adikzioen Prebentziorako Zerbitzuak alkoholaren eta beste droga batzuen kontsumoarekin lotutako arriskuak murrizteari buruzko doako prestakuntza antolatuko du Sodupen (Gueñes) eta Karrantzan, Enkarterriko gazteekin harremanetan dauden profesionalentzat.
Prestakuntza bi egunetan egingo da eta 3 orduko saioak izango dira. Martxoaren 20an eta 22an, Sodupeko Kultura Etxean egingo da 09:30etik 12:30era; eta martxoaren 27an eta 29an, berriz, Karrantzako udaletxeko osoko bilkuren aretoan, 09:00etatik 12:00etara.
Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak bultzatutako ekimena da, eta helburua gazteekin lan egiten dutenak osasun-eragile bihurtzea da. Horretarako, alkoholaren eta beste droga batzuen kontsumoaren aurrean sentsibilizatzeko, orientatzeko eta murrizteko jarraibideak emateko tresnak helaraziko zaizkie.
Zehazki, jardunaldi horien hartzaileak honako hauek dira: batetik, alkohol-banatzaileak, hau da, ostalaritzako lokaletako langileak eta jabeak, udalerriko jaien testuinguruan txosnetan aritzen direnak edo ostalaritza-eskoletako ikasleak. Bestetik, gizarte-eragileei ere zuzenduta dago, hala nola kultura-elkarteetako dinamizatzaileak, aisialdiko begiraleak, gizarte-langileak, osasun-langileak, hezitzaileak edo kirol-begiraleak.
Prestakuntza honetan parte hartzeko izena eman beharko da prevenciondrogas@enkarterri.eus helbide elektronikoan edo 94 667 18 50 telefono-zenbakira deituz.
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.