Aurreko urteko nekazaritza ekologikoko ikastaroaren arrakasta ikusita, Galdameseko Udalak tailer berriak antolatu ditu herritarrei nekazaritza biologikoari buruzko ezagutzak helarazteko. Bi jardunaldi egingo dira, martxoaren 3an eta apirilaren 22an, Areitz Soroaren eskutik.
Lehenengo tailerra lurzoruen analitikari buruzkoa izango da, eta martxoaren 3an izango da, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Bigarrenaren gai nagusia, berriz, konposta izango da. Apirilaren 22an izango da, goizeko 11:00etatik eguerdiko 13:00etara.
Jardunaldi praktikoak izango dira eta Areitz Soroaren instalazioetan bertan egingo dira (Arce auzoa). Izena emateko epea otsailaren 23an amaituko da. Leku-kopurua mugatua da eta lehentasuna izango dute Galdamesen erroldatuta daudenek. Izena emateko, hurrengo inprimakia bete beharko da: forms.gle/EVNpVVuXp3g87H2PA
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.