Otsailaren 16an, ziurtagiri digitala lortzeko interesa duten muskiztarrek goizeko 10:00etatik aurrera egin ahal izango dute, Muskizko udaletxeko lehen solairuko bilera-gelan; ez dute zertan Bilboraino joan behar.
Ziurtagiri digitala esparru telematikoan pertsona baten identitatea egiaztatzen duen fitxategi elektronikoa da, eta Administrazioarekin egin beharreko kudeaketak errazten ditu.
Lurralde Politikako Ministerioaren “Administrazioa zugandik gertu” programaren barruan dagoen jardunaldi honetan, herritarrei aipatutako ziurtagiri digitala eta administrazio publikoekin elektronikoki harremanetan jarri ahal izateko gako iraunkorra lortzen laguntzeaz gain, laguntza emango zaie ohiko izapide eta kudeaketekin, eta izan ditzaketen zalantza guztiak ebatzi.
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.