lunes, 27 de febrero de 2023

Familia giroan gozatzeko ekintzak izango ditu El Pobalek martxoan

El Pobaleko burdinolak familiarekin disfrutatzeko bi ekintza antolatuko ditu martxoan zehar: ipuin kontalaria, eta Ura zein Basoen Nazioarteko Egunak ospatzeko bisitaldi tematikoa eta ingurumen-tailerra.

Martxoaren 12an, igandea, Bego Alabazanek “Nesken Ipuinak” kontatuko ditu El Pobalen, “Ipuinak Sutegiaren Berotasunean” programaren barruan. Bi saio egingo dira, 11:00etan euskaraz eta 12:30ean erdaraz. 5-12 urte bitarteko umeentzat zuzendurik daude eta Begok modu hurbilean kontatuko diru istorio zirraragarriak, bertaratutako guztien partehartzearekin, eta guztion konplizitatea bilatuz. Ekimen honek euro bateko prezioa dauka haurrentzat, eta helduentzako doakoa da.

Martxoaren 18an, larunbata, Uraren Mundu Eguna eta Basoen Nazioarteko Eguna ospatzeko bisita tematikoa eta ingurumen-tailerra antolatuko dira: zuhaitzen landaketa, txondorra eta gabia martxan ikusi.

2023ko Egun hauetarako proposatutako leloak hartuta, “Izan munduan ikusi nahi duzun aldaketa” eta “Basoak eta Osasuna” El Pobalek burdinolaren ingurune natural ederrean barrena ibilbide gidatua egingo du. Gainera, zuhaitz berrien landaketan eta bertako ibai-ekosistemaren osasunaren azterketan parte hartu ahal izango da. Ez da faltako,

beste batzuetan bezala, egur-ikatza nola lortzen den erakusten duen txondorra txikia ikusteko aukera. Ekintza hau 10:30ean eta 12:00etan izango da, eta sarrera doako da.

Martxoko bi ekimen hauetan parte hartzeko ezinbestekoa da erreserba egitea: elpobal@bizkaia.eus / 629 27 15 16.

Ekintzen kartela.



0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes