viernes, 13 de enero de 2023

Muskizko Udalak pergola finkoa instalatu du Eguneko Zentroan

Muskizko Udalak 48.000 euro inbertitu ditu Eguneko Zentroaren fatxadaren aurrean 12x6 metroko pergola laukizuzena jartzeko. 

Helburua da zentroko erabiltzaileek beren jarduerak barruan egiteaz gain, aire zabalean ere egin ahal izatea, eguzkitik eta euritik babestuta. Bertan, hainbat jarduera egin ahal izango dituzte, baita egun zehatzetan ospakizunak antolatzeko espazioa ere izango dute: herriko jaiak, Begoñako Amatxuren eguna, etab.

Gainera, Muskizko Udalak Eguneko Zentroko ekipamendua hornitzeko eta instalatzeko zerbitzuaren lizitazioa atera du. Urtean, gutxi gorabehera, 140.000 euroko inbertsioa egingo du, BEZa barne. Altzari guztiak berrituko dira ergonomia eta modernitate irizpideetan oinarrituta. 


Eguneko Zentroaren pergola berria.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes