Muskizko inauteriak otsailaren 18an izango dira, ohiko mozorro jaitsiera eta lehiaketarekin.
Muskizko Udalaren Kultura Sailak eta Emakumeen Elkarteak antolatua, inauterietako programa 17:30ean hasiko da mozorroen jaitsierarekin. Desfilea Geltokiko aparkalekuan hasi eta Meatzari plazan amaituko da. Bertan, 18:00etatik 20:00etara diskofesta izango da eta mozorro lehiaketako sariak banatuko dira.
Guztira 2000 euro inguru banatuko dira sarietan. Epaimahaia Muskizko Emakumeen Erakundeko eta antolakuntzako kideek osatuko dute, eta mozorroaren originaltasuna, lanketa eta ibilbidean zehar taldearen bizitasuna baloratuko dute; halaber, mozorroa osatzen duten tresna eta gailuak erabiltzea ere puntuatuko da. Lehiaketan parte hartu nahi duten 9 pertsona edo gehiagoko taldeek Gaztegunean eman beharko dute izena, eta 8 pertsona arteko taldeek edo banakakoek ez dute izenik eman beharko. Izena emateko epea otsailaren 14an bukatuko da.
Debekatuta dago jaitsieran zehar animalia handiak eramatea (zaldiak, etab.) eta desfilean ibilgailurik erabiliz gero, ezin izango da Meatzari plazan sartu.
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.