jueves, 24 de noviembre de 2022

Muskiz Euskaraldiarekin bat

Euskaraldia azaroaren 18an hasi zen, “Hitzez ekiteko garaia”, eta Muskizko Herri Batzordeak, Udalaren laguntzaz, hainbat ekintza antolatu ditu herriko kaleak euskaraz betetzeko.

Gaur, azaroak 24, Burduntzitik hasiko den poteo musikatua izango da herrian, arratsaldeko 20:00etan, eta kahoot jolasaz ere disfrutatu ahal izango da. Bihar, hilak 25, txapak eta banderatxoak banatuk dira, berriz ere, Gaztegunean.

Datorren asteazkenean, azaroaren 30ean, Asier Altunaren Bertsolari filma emango da Kultura Etxeko M Aretoan. Bi saio egindo dira, bata goizez, 10:30etan, eta bestea arratsaldez, 17:30etan. 

Abenduan ekintzak jarraituko dute Muskizen. Hilaren 1ean AEK-k Mintzodromoa antolatuko du Gaztegunean, 10:30etan eta 17:30etan; eta hilaren 2an, Euskaraldiari amaiera emango zaio bi ekintzekin: 10:00etan, Meatzari Aretoan, Lunaticus Circus antzezlanaz disfrutatu ahal izango dute Muskizko 3. eta 4. mailako ikasleek, eta arratsaldeko 18:00etan, Udal Liburutegiak Alberto Bargos ipuin kontalaria izango du, zeinek “Euskararen urtebetetzera etorri nahi?” ipuina kontatuko die 3-8 urte bitarteko umeei. Gonbidapenak Liburutegian izango dira eskuragarri.

Ekintza guzti hauetaz gainera, Euskaraldian zehar musika eta animazioa egongo da Muskizko kaleetatik.

Abenduaren 2an ere, Barbadun Pelotazale Elkarteak Eskupilota Jaialdia antolatuko du, Donibane pilotalekuan, 17:00etatik aurrera. 6-14 urte bitarteko gazteentzat Goxua Txapelketa izango da, baita Tako Tailerra ere. Parte hartzeko, egunean bertan izena eman daiteke. Gainera, txikitxuek txokolatada eta musika izango dute, primerako arratsaldea pasatzeko.

Abenduaren 3an Euskararen Eguna izango da, eta gure hizkuntzaren eguna ospatzeko Muskizek poteoa, bertso bazkaria, dantza plaza, jolasak, kontzertuak, elektrotxaranga… izango du. 

Belarriprest eta Ahobizi guztiek gogoz eta emozioz ekingo diote euskarari Muskizen!

Muskiz Euskaraldiarekin bat
Euskaraldiko programa.



0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes