Muskizko Udalaren Gizarte Ekintza Sailak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin batera, adinekoen erorketak saihesteko tailerra antolatuko du azaroaren 15 eta 17an, 11:00etatik 12:30era, Gazteguneko beheko solairuan.
Tailerra azaroaren 15ean hasiko da, informazio-saioarekin. Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Inma Aspirichagak erorketak saihesteko moduei buruz hitz egingo du, eta Muskizko osasun-zentroko (Osakidetza) Monica Mongek zaharkitze prozesuari buruzko hitzaldia emango du. Ondoren, entrenamendu funtzionaleko entrenatzaile eta teknikari aditu Iker Garcíak jarduera fisikoaren onurak azalduko ditu. Horrez gain, Muskizko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako koordinatzaile Isabel Romanek Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Sailak menpekotasun egoeran dauden adinduei eskaintzen dizkien baliabideak jakinaraziz amaituko du jardunaldia.
Ostegunean, azaroak 17, tailer praktikoen txanda izango da. Berriz ere izango ditugu Inma Aspirichaga eta Monica Monge, eta makilak, makuluak eta taka-takak ondo erabili, eta erorketak saihesteko eskailerak igo eta jaisteko azalpenak emango dituzte, hurrenez hurren. Iker García ere izango da berriro, eta erorketak saihesteko indar ariketak, jarrera-higienea nola hobetu (esertzean, altxatzean, etxeko lanetan) eta erori ondoren behar bezala nola altxatu irakatsiko du.
Plazak mugatuak dira, beraz, interesdunek izena eman beharko dute udaletxean edo Eguneko Zentroan, eta beharrezkoa izango da zehaztea tailerrera bertaratzeko garraioa beharko den ala ez.
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.