lunes, 21 de noviembre de 2022

A25 ospatzeko hainbat ekintza, Muskizen

Muskizko Udaleko Berdintasun Arloak, beste udal-arlo batzuekin eta ikastetxeekin lankidetzan, zenbait jarduera antolatu ditu Azaroak 25, Emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna, ospatzeko. Erakusketak, hitzaldiak eta ibilaldiak, indarkeria matxistaz kontzientziatu eta sentsibilizatzeko.

Muskizko Liburutegiak “Indarkeria matxisten aurka egin ikusgai” erakusketa hartuko du eta indarkeria matxistei buruzko liburuen erakusketa egingo da, bai eta gai horren gaineko irakurgaien gida ere.

Azaroaren 23an eta 24an, Meatzari Plaza BIZKAIAN ZEHAR EMAKUMEAK erakusketa ibiltariaren erdigune izango da. Zenbait karpatan, berdintasunaren eta feminismoaren gainean hausnartzeko, feminismoari eta kontramemoriari buruzko erakustaldia egingo da, (dokumental feministak, liburuak eta jolas-jarduerak). Bisitaldi gidatuak ere egingo dira proiektuaren berri emateko.

Horrez gain, azaroaren 23an adineko emakumeen aurkako indarkeria matxistari buruzko hitzaldia emango da Kultura Etxeko M aretoan, 18:00etan.

Ostiralean, hilak 25, hain egun esanguratsua ospatzeko, “GUZTIOK EHUNDATAKO SAREA, IZANGO DA GIZARTE BERDINZALEA” lelopean, Muskiz BHIk sustatutako ibilaldia egingo da, 10:00etan, udalerriko kaleetan zehar. Gainerako ikastetxe publikoek ere parte hartuko dute. Bestalde, Somorrostro irakas-guneak zenbait ekintza abiaraziko ditu, besteak beste ikasleek sortu duten eta indarkeria matxisten aurkako mezu argia duen seinaletika berria.

Muskizen izango da aurten, gainera, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Meatzaldeko XVII. Martxa, azaroaren 27an. Abanto-Zierbenako, Muskizko, Ortuellako, Trapagaraneko eta Zierbenako elkarteek eta udaletako berdintasun-sailek antolatzen dute. Muskiz BHIren pareko aparkalekutik aterako da goizeko 11:00etan, eta udalerriko kaleak zeharkatuko ditu Meatzari Plazan amaitu aurretik. Bertan, ekitaldi sinboliko bat egingo da dagoeneko ez dauden emakumeak gogorarazteko, etorriko direnen alde borrokatzeko eta ahizpatasuna ehuntzen jarraitzeko.

Gainera, abenduaren 15ean, indarkeria-mota horri erantzun kolektiboa emateko gakoak jorratuko dituen hitzaldia emango da, Kultura Etxearen M aretoan, 18:00etan.

Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako 
Meatzaldeko XVII. Martxaren kartela.



0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes