Muskizko Udalak 873.424,04 euro inbertituko ditu kiroldegiaren hezetasun arazoak konpontzen eta aldagela zein komunak berritzen. Obrak datorren astean hasiko dira, eta 6 hilabeteko iraupena izango dute.
Eraikin nagusian dauden hezetasunak konponduko dira; bertan, teilatu-aska berritu, iragazgaiztu eta malda berriak egingo dira, erabilera anitzeko pistan ur-zirrituak sortzen dituzten oztopoak saihesteko. Horretaz gain, pista eta harmailak margotu eta harrera-gela berrituko da.
Gainera, kiroldegiko barruko aldagela eta komun guztiak berrituko dira, hezetasun arazoak arintzeko. Era berean, egokitutako aldagela berrituko da, indarrean dagoen irisgarritasun araudia bete dezan (CTE DB-SUA eta irisgarritasunari buruzko 68/2000 Dekretua).
Bestalde, aparkalekuko CO2 kontzentrazioa murriztu nahi da, eta horretarako CTE DB-SI eta DB-HSan airearen kalitatea mantentzeko ezarritako gutxieneko irizpideak aplikatuko dira. Hortaz, kanpoko arotzeriaren zati batzuk ordeztuko dira saretekin, aipatutako erabilera publiko pribatuko eremuaren barneko airearen kalitatea eta zirkulazioa hobetzeko.
Muskizko Udala, obrek kiroldegiko erabiltzaileengan izango duten eraginaz jabetuta, kaltea murrizten saiatuko da. Halaber, gune horretan entrenatzen duten kirol klubekin harremanetan jarriko da, jarduerarekin jarraitzeko aukerak eskaintzeko. Obra honek Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza jaso du.
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.