Muskizko Udaleko Kultura Sailak Musika eta Umore Denboraldiaren beste edizio bat antolatu du urriaren 29rako (larunbata) eta hurrengo larunbatetarako (azaroak 5, 12, 19), arratsaldeko 19:00etan. Aurten ikusleek honako obra hauek disfrutatu ahal izango dituzte Meatzari Aretoan: Rigako (Letonia) katedraleko emakumeen abesbatza, “Tiara”; “Porno”, 2021eko OH! Sarien ikuskizun onenaren sariaren irabazlea; “Backstage” taldearen agertokiaren atzealdeko kontzertua; eta “Trash”, Yllana Producciones ekoiztetxearen umore, perkusio eta birziklapen ikuskizuna.
“Tiara”, Rigako (Letonia) katedraleko emakumeen abesbatza, izango da hasiera emango diona musika eta umorearen denboraldi honi urriaren 29an. Talde oso gaztea da, 30 abeslari baino gehiagokoa eta errepertorio tradizionala dute.
Azaroaren 5ean, larunbata, barrea ziurtatuta dago “Porno” obra saridunarekin. Horretan, gizon baten istorioa kontatzen du, zeinak, Urteberriko afariaren bezperan, Interneten bere koinatuaren bideo pornoa aurkitzen duen.
Hurrengo larunbatean, azaroaren 12an, ikusleek “Backstage” taldearen agertokiaren atzealdeko kontzertua ikusiko dute, guztiz freskoa eta espontaneoa den musikala, hiru abeslari lirikorekin: tenor, baritono eta mezzosopranoa, pianista batekin batera. Kontzertuan musika eta barreak bat egiten dute, opera, zarzuela (euskal egileak) eta pelikuletako musikaletako piezak aurkezten diren bitartean.
Azaroaren 19an amaiera emango zaio musika eta umorearen denboraldiari, “Trash”, Yllana Producciones ekoiztetxearen umore, perkusio eta birziklapen ikuskizunaren eskutik. Ikuskizun bizia eta energiaz betea da, birziklapenaren aukerak transmititzen dituena perkusio, mugimendu eta umorearen bitartez.
Ekitaldi guztiak arratsaldeko 19:00etan izango dira, eta ikuskizun bakoitzerako sarreren banako prezioa 10 eta 15 euro artekoa da. Beti bezala, ikusleek 35 euroko bonoa erosi ahalko dute, lau ekitaldietarako sarrera ematen diena. Bonoa Kultura Etxearen hirugarren solairuan edo Meatzari Aretoaren leihatilan lortu daiteke.
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.