Enkarterriko Mankomunitateak Landa‐eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko du bihar, jardueraz betetako programarekin, Artzentalesen.
Artzentalesko San Miguel auzoa izango da jarduera horien topagunea. Ardatz nagusia Enkarterriko emakume ekoizleen postuez osatutako merkatua izango da goizean, 10:30etatik, eta, ondoren, 200 emakume baino gehiago bilduko dira herri‐bazkarian, non omenaldi berezia egingo zaien Enkarterriko erreferente izan diren edo diren landa‐inguruko emakumeei.
Jolas tradizionalak eta haurrentzako jarduerak, sasoiko tokiko frutak txokolatearekin egiteko tailer familiarra, talo tailerra, emakumeen herri kirolen erakusketa, “¿Sabemos lo que comemos? ¿Quién cultiva la tierra?: agroekofeminismo y soberanía alimentaria” tailerra, sagarren zatitzea eta prentsaketa, zuku dastatzea doan, sagar‐tarta txapelketa, etabar antolatuko dira.
Gainera, Enkarterriko landa‐eremuko emakumeari ikusgarritasuna emateko helburuz, Enkarterriko Mankomunitateak beste tailer bat egingo du, zeinean “Mujeres agricultoras de Zalla” bideoa proiektatuko da, eta, jarrian, Hazien Sareak solasaldia antolatuko da, “tokiko barietateak, baserriko sekretuak” gaiari buruz. Udaletxeko multimedia‐gelan izango da eta sagarren eta zuku ekologikoen dastatzea ere egingo da.
Jardunaldia amaitzeko, Gau Argi taldearen eskutik erromeria izango da, 17:00etatik 19:00etara.
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.