Urriaren 23an, igandea, Bularreko Minbiziaren Aurkako lehenengo Ibilaldi Solidarioa egingo da Muskizen gaixotasun horri ikusgarritasun handiagoa emateko eta gizartea sentsibilizatzeko. 4,7 km-ko ibilbide erraza izango da, parte hartu nahi duten guztientzat, eta batukada batekin abiatuko da 11:00etan San Juan plazatik. Ondoren hiltegi zaharraren atzetik igaro eta San Julianera joango da, La Arena hondartzan sartu eta Pobeñan amaituko da; anoa-puntu bat ere izango da hor, indarberritzeko. Muskizko Baileactivo taldea izango da partaide guztien zain eta aurresku bat ere egingo dute gaixotasun honekin hildako guztien omenez.
Ibilaldia bularreko minbiziaren aurkako Muskizko Elkarte sortu berriak antolatu du eta dagoeneko 600 lagunek baino gehiagok eman dute izena. Parte hartzeko izena eman beharko da webgune honetan, urriaren 16ra baino lehen: https://web.rockthesport.com/es/es/master/evento/marcha-contra-el-cancer-de-mama-de-muskiz. 8 euro dira eta partaide guztiei elastiko bat emango zaie. Bildutako diru guztia Gurutzetako Ospitaleko Bularreko Minbiziaren Ikerketa Sailerako izango da.
Ibilaldiaren kartela.
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.