Mendekotasuna duten edo mugitzeko arazoak dituzten pertsonen ongizatea eta autonomia sustatzeko helburuz, Muskizko Udalak Bultzatu Fundazioarekin hitzarmena sinatu du laguntza teknikoen mailegu sozialeko zerbitzua ezartzeko, Laguntza Teknikoen Banku Solidarioaren bidez.
Azpimarratu beharra dago, laguntza teknikoak eguneroko bizitzako edo zaintza-lanak errazten dituzten artikuluak direla; horietako batzuk ez dira oso ezagunak, baina behar dituztenen bizi-baldintzak nabarmen hobetu ditzakete. Artikuluren bat maileguan hartzeko interesa duten herritar guztiek udaleko Gizarte Ekintza Arloaren bitartez eskatu beharko dute.
Udaleko Laguntza Teknikoen Bankuak zerbitzu integrala eskaintzen du. Lehendabizi etxera bisita egiten da, edo elkarrizketa egiten da terapeuta okupazional batekin, behar diren produktuak zehazteko eta erabiltzaileari behar bezala erabiltzeko aholkuak emateko. Ondoren, etxean instalatuko da edo erabiltzaileari emango zaio, eta, amaitzeko, beharrezko mantentze-lana egingo da edo, gehiago behar ez denean, produktua kendu egingo da.
Ekimen hau martxan jartzearen helburua da, udalerriko bizilagunak behar duten artikulurik gabe ez gelditzea baliabiderik ez izateagatik. Artikulu horietako batzuk, adibidez, ohe artikulatuak, garabiak, gurpil-aulkiak edo taka-takak izan daitezke.
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.