Kilkerra udal-ludotekan izena emateko epea astelehenean, hilak 19, hasiko da eta irailaren 28an amaituko da. 2015 eta 2019 artean jaiotako adingabeentzat zuzenduta dago eta bertan jolasteaz gainera, irudimena lantzen ikasiko dute, eta jarduera guztiak euskaraz egingo dituzte.
Ikasturtea urriaren 3ko astean hasiko da, eta ordutegia 17:00etatik 19:15era artekoa izango da, baina haurrak 18:30etik aurrera jaso ahal izango dira. Astean egun bat joango direnek 40,60 euro ordaindu beharko dituzte eta bi egun joango direnek 61 euro. Familia ugaria izatekotan edo oinarrizko errenta jasotzekotan, prezioa 20,30 eurokoa izango da egun baterako, eta 30,50 eurokoa bi egunetarako. Udalerrian erroldatuta ez dauden haurrak ere joan daitezke ludotekara, plazak badaude eskuragarri; baina erroldatuta daudenek lehentasuna izango dute beti. Kasu honetan prezioa 61 edo 80 eurokoa da, egun-kopuruaren arabera.
Interesdunak ludoteka edo Gaztegunera joan beharko dira izena ematera, irailaren 19tik 28ra, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.