jueves, 1 de septiembre de 2022

1.500 txakur inguru elkartuko dira asteburu honetan Muskizen

Asteburu honetan, irailak 3 eta 4, Muskiz 57. Txakur Erakusketa Nazionalaren eta 56. Nazioarteko Txakur Erakusketaren egoitza izango da berriz ere. Bertan, Europa osotik eta Kolonbiatik etorritako 1.500 txakur inguruk hartuko dute parte. Asteburuan zehar, monografiko estatala ere egingo da, RSCko morfologia txapelketarako nahitaezko puntuarekin, karlino-arrazarako soilik.

Ekimena udalerriko San Juan zabalgunean egingo da, zehazki, ekitaldia Donibane frontoiaren eremuan eta inguruan egingo da. Gainera, albaitari-zerbitzua, txosna bat eta gremioaren hainbat merkataritza-stand egongo dira, hala nola zerbitzu, mantentze-ekipo edo segurtasunekoak. 

FCIren araudiaren arabera 11 taldetako 200 arrazatik gora ikusi ahal izango dira. Txakurrak baloratzeko 12 epaile izango dira, Muskizera munduko hainbat herrialdetatik iritsiko direnak.

Ekitaldiaren kartela

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes