jueves, 21 de julio de 2022

Enkarterriko Mankomunitateak enplegagarritasuna hobetzeko prestakuntza‐ikastaroak antolatu ditu

Enkarterriko Mankomunitateak lau prestakuntza‐ibilbide eskaini ditu, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu Sailaren laguntzaz, Lanberri 2021 laneratzeko programaren bitartez, eskualdean enplegagarritasuna hobetzeko helburuz.

Prestakuntza ibilbide bakoitzean hamar pertsona inguruk parte hartu dute, eta honako arlo hauetan banatu dira: Bizitoki‐espazioen obrak eta eraberritzeak, ingurumen‐iraunkortasuneko irizpideak aplikatuta; profesionaltasun‐ziurtagiria  SSCM0108, administrazio‐zerbitzuetako eta zerbitzu orokorretako eragiketa osagarriei buruzkoa; hainbat saltokitan produktu freskoak prestatzen, bidaltzen eta saltzen diharduten langile balioanitzak, hala nola harategiak, arrandegiak edo fruta‐dendak; eta eraikin zein lokaletako gainazalak eta altzariak garbitzeko profesionaltasun ziurtagiria. 

Prestakuntza ibilbide guztiak amaitu dira eta Enkarterriko Mankomunitatea lanean ari da parte‐hartzaileak laneratzeko, programa honen helburuetako bat lan‐merkatuarekiko bitartekaritza baita.

Enkarterriko Mankomunitatea


0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes