Uztailaren 10ean Montellanoko Gurguxa Kultura Elkarteak “Antonen lehenengo bidaia”-ren VIII. edizioa antolatuko du.
Pandemiak eragindako geldialdiaren ostean, bueltan da Galdames eta Sopuertaren arteko ibilaldi herrikoi hau, Antonio de Trueba poeta eta idazlearen omenez.
7 kilometroko ibilaldi honetan zehar Antonio de Truebak bere haurtzaroan gozatu zituen paisaiez disfrutatu ahal izango da. Goizeko 10:00etan Galdameseko Montellano auzoko Santa Maria elizatik, De Truebaren jaioterritik, abiatuko da eta Santa Gadean amaituko da, Sopuertan, 14 urte izan arte bizi izan zen tokian. Ibilbideak bi ordu eta erdi inguru iraungo du eta bide tradizionaletik eta Burdin Mendietako Bide Berdetik igaroko da. 2 anoa‐gune izango dira (Bide Berdean eta Obekori auzoan), parte‐hartzaileentzako ura, fruta eta txoripanekin. Ibilbidea Antonio de Truebaren etxearen aurrean amaitu ondoren, txistulariek giroa alaituko dute poetaren olerkiak irakurri bitartean. Ondoren doako autobusean itzuliko da hasierako puntura, hau da, Montellanora.
Ibilaldia eta gero, bazkaria izango da, Montellano jatetxe‐tabernan, arratsaldeko 15:00ak aldera, eta 16 euroko prezioa izango du. Bazkarirako izena emateko telefono zenbaki honetara deitu beharko da: 649 16 19 46.
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.