Muskizek ez du tabakoa bere hondartzan nahi, horregatik bat egin du “Kerik gabeko Euskadi” proiektuarekin, eta herritarrak hondartzan ez erretzera animatzen ditu.
"Kerik gabeko Euskadi" proiektua Eusko Jaurlaritzak babesten duen lankidetza-sarea da, eta kerik gabe gozatzeko guneak eskaintzen eta kudeatzen dituzten erakunde laguntzaileek osatzen dute. Bainurako espazioetan egingo den esku hartzearen helburua, zigarro-muturrak espazio horien kutsatzaile nagusiak izatea saihestea da.
Proposatu diren ekintzen artean hauek daude: hondartzan edo kerik gabeko espazio mugatuetan ez erretzea, eta hondartzarako sarbidean, ikusten den leku batean, seinale bat (panel trokelatu bat) jartzea. Horrez gain, udalerriko establezimendu eta erakundeetan ekimenaren berri emango da (triptikoa banatuko da) eta adikzioen prebentzioan aditua den talde batek dinamizazioa egingo du hondartzaren sarreran. Halaber, aurreikusi da ikastetxeen inguruan, haurrentzako parkeetan eta ospitale zein osasun-zentroetatik hurbil dauden eremuetan era esku hartzea.
Hondartza denboraldia gaur hasi eta irailaren 30ean amaituko da, eta hareatza denon artean zaintzea oso garrantzitsua da, baliabide naturala baita, erakargarri turistikoa eta aisialdiaz gozatzeko eta kirol-jarduerak egiteko leku aparta.
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.