Muskizko Udalak, puntu arriskutsutzat jotzen den, Geltoki kaleko argiztapena hobetu eta indartuko du.
Kale honetan argiztapenari lotutako hainbat hutsune aurkitu dira, kale-argien indarra txikia delako edo leku batzuetan horrelakorik egon ere ez dagoelako. Hori dela eta 47.000 euro baino gehiagoko inbertsioa egingo da inguru horretako argiztapena ordezkatzeko eta indartzeko. Helburua herritarren segurtasuna bermatzea da, puntu beltzak ezabatuz eta irisgarritasuna hobetuz. Gainera, makuluak, kalean duten kokapenaren arabera, altuera egokiago batera aldatuko dira, eta eraginkortasun handiko LED argiak ipiniko dira.
Gogoratu beharra dago, Udalak irisgarritasun zaileko guneekin eta puntu arriskutsuekin mapa bat egin zuela, Hiriko Emakumeen Europako Gutuna eta EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Plana bezalako ekimenak aintzat hartuz. Herriko puntu arriskutsuak eta irisgarritasun zailekoak antzeman eta identifikatu ostean, hainbat hobekuntza egin dira jadanik lehenengo fase batean, bai Muskizko erdigunean, bai herriko auzo periferikoetako inguruetan: gaztelutik igotzen den plazan, lanbide-heziketako ikasgeletara sartzeko kurban, zahar-etxearen atzetik igarotzen den Somorrostro Zentrorako bidean, Somorrostro Zentrotik San Juan Ikastetxera doan bidean edo hilerritik Santelicesera doan bidean. Gainera, Iturrizar etorbideko begiratokia eta Revilla auzoko sarrera ere kontuan hartu dira.
Orain, bigarren fasea Geltoki kaleko hobekuntza honekin abiaraziko da.
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.