Muskizko Udalak hainbat neurri hartuko ditu jaiez modu osasuntsu eta seguruan gozatzeko: Zerbitzu publikoen gunean segurtasun-zaindaria jarriko da, eta autobus batek udalerri osotik ibilbidea egingo du.
Gaueko autobus-zerbitzua ostegunean 24:00etatik aurrera eta gainerako egunetan 23:00etatik aurrera irtengo da, Eguneko Zentroaren ondoan dagoen markesinatik, eta goizeko 06:00etan amaituko da. Garraioa erabiltzen dutenek musukoa ibilbide osoan zehar eraman beharko dute.
Gaueko autobusak Eguneko Zentroaren ondoko markesinatik hasi eta hurrengo geldialdiak egingo ditu: BBK, Memerea, Antonio Trueba igogailua, Autonomía, Las Acacias (Haur Eskola), Errota Zahar, Laureta Taldea, La Rigada, El Haya, Kobaron, Pobeña eta San Julian. Norbaitek Santelices, El Campo edo Nesillara joateko interesa badu, haraino eramango zaio.
Horrez gainera, zerbitzu publikoen gunean segurtasun-zaindaria izango da eta udaltzain gehiago egongo dira jai-gunean, Ertzaintzarekin koordinaturik.
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.