El Pobaleko Burdinolak Markina-Xemein eta Etxebarriaren historia, burdinarekin lotutakoa, ezagutzeko ibilbidea antolatu du uztailaren 9rako.
3 kilometroko ibilbidea izango da eta Oixilaingo Burdinolaren aztarnak bisitatuko dira, baita Barroetatarren dorrea eta ermita ere. Ondoren, Arretxinagako San Migeleraino jarraituko du paseoa, solairu hexagonaleko ermita, elkarren artean eutsitako hiru haitz handi dituena. Jarraian Artibai ibaia alde batera utziko da Markinako hiribildura sartzeko.
Jardunaldiak Etxebarriako Antsotegiko burdinolan jarraituko du. Gaur egun landa-hotel bihurtutako multzoak jauregia, burdinolaren eraikina, azpiegitura hidraulikoaren parte bat, errota bat eta Urko ibaiaren gaineko zubi xume bat biltzen ditu. Hemen hamaiketakoa izango da, irteerari amaiera emateko.
Egunean zehar Juan Manuel González Cembellín historialariaren eta José María Izaga ingeniariaren azalpenez gozatuko da.
Autobusa Bilboko San Nikolas Elisaren aurretik aterako da, goizeko 9:00etan, eta irteera 15:00etan amaituko da. 19 euroko prezioa izango du (autobusa, bisita gidatuak eta hamaiketakoa barne) eta plazak mugatuak dira. Erreserba egiteko 629 271 516 telefonora deitu edo elpobal@bizkaia.eus posta elektronikora emaila idatzi.
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.