Galdameseko Udalak “Udan Euskaraz” programa abian jarriko du berriro, herriko haur eta gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko asmoz.
“Udan Euskaraz” ekimenaren barruan multiabentura, txangoak, irteerak, tailerrak eta ludotekak antolatuko dira, besteak beste. Udaz gozatzeko aisialdi jardueraz beteta datoz aurten udalekuak eta adinaren araberako 3 programa prestatu dira:
-Txikientzako ludoteka euskaraz: 3 eta 6 urte arteko umeentzako, hau da 2016 eta 2019 urteen artean jaiotakoentzako. San Pedron izango da, uztailaren 5etik 15era, goizeko 11:00etatik 13:00era eta egunetako batean egun osoko irteera egingo dute.
-Udalekuak Txabarri: 2011 eta 2015 artean jaiotako haurrei zuzenduta. Uztailaren 5etik 15era, Txabarriko aterpetxean antolatuko dira. Astean behin, udal‐aterpetxean pasatuko dute gaua, eta, bi asteetan zehar, askotariko jarduerak eta irteerak egingo dituzte. Ordutegia 10:00etatik 18:00etara izango da.
-Gazteentzako astea euskaraz: 12 eta 16 urte arteko gazteentzako, hau da, 2006 eta 2010 urteen artean jaiotakoentzako jarduerak izango dira. Uztailaren 11tik 15era antolatuko dira, Lekeition. Bost egunez, parte‐hartzaileek Galdamesetik kanpoko egonaldiaz gozatuko dute, eta multiabentura‐jarduerak egingo dituzte.
Guztira, 70 plaza eskainiko dira haur eta gazteentzat, eta aurreko urteetako udalekuen formatu bera mantenduko da. Parte hartu nahi dutenek inprimaki hau bete beharko dute, maiatzaren 31 baino lehen: https://labur.eus/galdamesuda22
Ekainaren 15ean, 18:30etan, informazio‐bilera egingo da gurasoentzat, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.
Galdameseko Udalaren logoa.
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.