miércoles, 4 de mayo de 2022

Muskizko Udalak hiletak eta omenaldi zibilen ospakizunak onetsi ditu

 Muskizko Udalak  osatzen duten talde politiko guztiek aho batez onetsi dituzte hileten eta omenaldi zibilen ospakizunak. Ekimen honen bidez, espazio publikoen gaikuntza arautu nahi da, ospakizun hauek egin ahal egiteko. Honela, baimenak eta erabilera arautuz, hildakoei omenaldia edo agurra egin nahi dieten Muskizko senideek, lagunek, antolakundeek edo erakundeek horretarako aukera izan dezaten.

Udalak ospakizun zibiletarako bi toki prestatu ditu: udaletxeko osoko bilkuren aretoa eta beilatoki bat udal hilerrian.  Oro har, hileta zibilak astelehenetik igandera egingo dira, 08:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 22:30era, osoko bilkuren aretoan (osoko bilkura egiten den egunetan izan ezik) eta 09:00etatik 19:00etara, hilerriko beilatokian. Beste udalerri batzuetan bezala,  ospakizunak ezingo dira egin gorputza bertan izanik, baina errautsen kutxak eta anforak eraman ahal izango dira.  Eskaerak Muskizko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira.





0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes