miércoles, 11 de mayo de 2022

Galdamesek haur parkeak mantentzeko zerbitzu berria abian jarri du

 Galdameseko Udalak abian jarri du haur parkeak eta jolasteko guneak mantentzeko zerbitzu berria.  Asmoa da espazio horiek kontserbatzea eta erabiltzeko baldintza onetan mantentzea.

11 haur parkeren eta aparatu bioosasungarriak dituzten 3 guneren kontserbazioa barne hartzen duen kontratuan, urte osoan zehar egingo diren lau motatako ikuskapenak zehazten dira.

Lehenengoa aurretiazko ikuskapena da; bertan gune bakoitzaren hutsuneak eta egin beharreko ekintzak ikusiko dira. Jolasen, lurraren, distantzien eta azaleren, perimetroko hesien eta seinaleztatzeko elementu bakoitzaren banakako analisia egingo da.

Errutinazko ikuskapena hilero izango da eta horri esker ekintza bandalikoetatik edo metereologia baldintzetatik erator daitezkeen arrisku nabarmenak identifikatuko dira. Bestetik, funtzio‐ikuskapena hiru hilean behin izango da eta garbiketa orokorra eta torlojuak berriro estutzea, konpontzea edo lurra garbitzea barne hartzen du.

Amaitzeko, urteko ikuskapen orokorra egingo da. Ikuskapen horren txostena Udalari helaraziko zaio.

Egingo diren ekintzen artean honako hauek daude: Atxuriagako parkeko hesia egitea eta Montellanon, Las Casas auzoan, parkearen birmoldaketa amaitzea.


San Estebaneko haur parkea.
San Estebaneko haur parkea.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes