viernes, 27 de mayo de 2022

Enkarterrik merkataritzan euskararen erabilera sustatzeko kanpaina abian jarri du

Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak merkataritzan euskararen erabilera sustatzeko kanpaina abiatu du. Eskualde osoko hamaika herrietan izango da aldi berean, eta aurten, arropa eta zapata denda, harategi, urdaitegi, arrandegi, fruta denda, okindegi eta denetariko denda txikiekin lan egingo da.

Kanpainaren helburua merkataritzan euskararen erabilera sustatzea, bai ahozkoan, eta baita hizkuntza paisaian ere. Horretarako, bakoitzak daukan ezagutza maila kontuan hartuta, eta emango zaien laguntza azalduta, Mankomunitatearekin hitzarmen laburra sinatzeko aukera emango zaie. Hitzarmenean agertuko dira euren betebeharrak zeintzuk izango diren: ahozkoan, lehen hitza euskaraz egitea, bezeroa euskara jakitekotan euskaraz jarraitzea, bestela behintzat sarrera eta agurra euskaraz izatea; eta idatziz, kartelak eta publizitatea euskaraz edo euskaraz eta erdaraz jartzea, eta langile berriak kontratatu behar izatekotan euskalduna izaten saiatzea.

Enkarterriko Mankomunitatetik emango zaien laguntza itzulpen laburrak, hizkuntza aholkularitza eta kartelak izango da.

Aldi berean, egingo diren bisitak aprobetxatuz, establezimendu horien euskararen inguruko egoeraren diagnostikoa egingo da (ezagutza eta hizkuntza paisaia). Lortutako datuekin establezimendu euskaldunen sarea osatu eta argitaratuko da.


Kanpainaren kartela.


0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes