Maiatzean berriz bueltatuko dira bisita gidatuak Galdamesera Carlos Glaría historialariaren eskutik, udalerriko ondarea eta historia ezagutzeko.
Bisita gidatu hauek maiatzaren 15ean eta 29an egingo dira, Carlos Glaría historialariarekin eta goizeko 10:00etan abiatuko dira San Pedro plazatik. “Galdames, zubiak eraikiz” da ekimen honen izenburua, eta 2021eko Europako Ondare Jardunaldietarako hautatu zen gai bera izango da hizpide: udalerrian garai desberdinetan izandako komunikatzeko bideak.
Carlos Glaria historialariak oso ondo ezagutzen ditu Galdamesko etnografia eta ezaugarriak, hortaz, udalerriko zenbait zubi historikotan zehar ibilbidea egingo du, garai desberdinetan auzoen eta herrien artean komunikazioa ahalbidetu duen errepideen sarea azaltzeko. Zehazki, La Olla eta Laisekako zubiak bisitatuko dira.
Bisitaldiak gaztelaniaz izango dira, eta jantzi erosoa eramatea gomendatzen da. Eguerdian (14:00ak inguru) amaitzea aurreikusita dago eta bukatutakoan Galdamesko produktuak dastatuko dira.
Plaza mugatuak daude, eta izena emateko honako bitarteko hauek erabil daitezke: 946 104 930 telefono‐zenbakia edo kultura@galdames.eus helbide elektronikoa. Izen‐ematea doakoa da eta epea apirilaren 28tik maiatzaren 10era irekita egongo da.
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.