Muskizko Udaleko Kultura Sailak ABAOren Euskaldunako opera-denboraldiaz gozateko irteera antolatu du, muskiztarrek Pucciniren “Madame Butterfly” lana ikus dezaten.
Ekitaldia maiatzaren 28an, larunbata, izango da, arratsaldeko 19:00etan. Sarrerek 35 euroko prezioa izango dute (leihatilan 98 euro). Prezio horren barruan Muskiz eta Bilbo arteko autobusa ere sartzen da. Autobusa arratsaldeko 17:30ean abiatuko da Kultura Etxetik. Joan nahi dutenek kulturaetxean erosi ahal izango dituzte sarrerak hilak 26ra arte.
Belaunaldi arteko ibilaldia Muskizko Hirugarren Adinekoen elkarteak belaunaldien arteko ibilaldia antolatu du, edozein adineko herritarrentzat.
Irteera datorren igande honetan izango da, maiatzak 15. Meatzari plazatik abiatuta, zailtasun desberdineko hiru ibilbide egongo dira. Rebortun inguruan elkartuko dira hirurak (11:30ak aldera) eta, hamaiketakoaren ostean, guztiak elkarrekin itzuliko dira El Pobaleko pasealekutik zehar, 12:15 inguruan. Zailtasun handiena duen ibilbidea (gorria) 8:45ean abiatuko da, zailtasun ertainekoa (berdea) 9:00etan eta zailtasun txikiena duena (zuria), 10:00etan
Gaur da ekintza honetan izena emateko azken eguna, Antonio Trueba 1 zeharkaleko zahar-etxean edo 635774761 telefonora deituta.
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.