Muskizko Udalak, Ingurumen arloaren bitartez, Ingurumen Argazkilaritzako Eskolarteko Lehiaketaren bigarren edizioa antolatuko du udalerriko ikastetxeekin. Ekintza honen helburua, ikasleen ingurumen-kontzientziazioa sustatzea da.
Aurtengo ediziorako aukeratutako gaia ura da, eta parte-hartzaileek gai horrekin lotutako irudiak aurkeztu ahal izango dituzte, hala nola baliabide hidrikoak, padurak, ibaiak, meteorologia edo egunero kontsumitzen den ura. Muskizko udalerrian egin beharko dira irudiak eta formatu digitalean ingurumena@muskiz.com helbide elektronikora bidali beharko dira.
Parte-hartzaile bakoitzak apirilaren 11n hasi eta maiatzaren 13an amaituko den lehiaketa honetan parte hartzeko asmoa duela jakinarazi beharko dio irakasleei. Ondoren, epaimahaiak bozketak egingo ditu eta maiatzaren 26an ezagutuko ditugu irabazleak. Halaber, sariak ekainaren 3an (ostirala) banatuko dira, Meatzari plazan Ingurumenaren Munduko Eguna dela eta egingo den ekitaldian.
Lehiaketarako ezarri diren kategoriak Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Lanbide Heziketako heziketa-zikloak dira (erdi-mailakoak zein goi-mailakoak). Horietako bakoitzean argazki bat hautatuko da irabazle gisa. Lau kategorien artean bi irudi hautatuko dira, eta uztaileko udal-aldizkariko azala eta kontrazala izango dira.
Sariei dagokienez, Lehen Hezkuntzan eskolako materiala, motxila bat, kantinplora bat (biak material birziklatuarekin eginak) eta hiri-baratzeko kita izango dira. Bigarren Hezkuntzan, eskolako materiala, motxila bat, kantinplora bat (biak material birziklatuarekin eginak) eta hiri-baratzeko kita eta bozgorailu eramangarri ekologikoa banatuko dira. Azkenik, Batxilergoan eta graduetan, tablet bat eta material birziklatuarekin egindako kantinplora irabaziko dituzte.
![]() |
Ekimenaren kartela. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.