Muskizko Udalak 119.000 euro bideratuko ditu Kultura jarduerak eta kirol programak egiteko. Dirulaguntzak apirilaren 29ra arte eskatu ahal izango dira urteko jarduera-programen kasuan, eta azaroaren 30era arte jarduera puntualak direnean. Dirulaguntzen helburua da abian dagoen ikasturtean garatu eta gauzatutako kulturaren eta kirolaren arloko proiektuek eragindako defizit ekonomikoa arintzea.
119.000 euro horietatik Kultura Sailak 81.000 euroko aurrekontua izango du kirol programak eta jarduerak egiteko: 60.000 euro urteko kirol programak ordaintzeko, 5.000 euro Estatu mailako ligetako lehiaketetarako, eta 16.000 euro kirol proiektu eta jarduera puntualetarako. Aurten iaz baino 21.000 euro gehiagoko gehitu dira dirulaguntza hauetara.
Kulturaren arloko edo gazteei zuzendutako programa eta jardueretarako 38.000 euroko aurrekontua dago: 25.000 euro urteko programetara bideratuko dira, eta gainerako 13.000 euroak diruz lagundutako erakundeek antolatzen dituzten proiektu eta jarduera puntualetara.
![]() |
Muskizko udalaren logoa. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.