viernes, 8 de abril de 2022

Abanto-Zierbenak El Cerroko aparkalekua handitzeko lanak hasi ditu

Abanto-Zierbenako Udalak Gallartako El Cerroko aparkalekua handitzeko lanak hasi ditu. 50 aparkaleku berri sortuko dira udal igerilekuen ondoan dagoen aparkalekuan.

Eraberritze honi esker, gainera, 2 metroko zabalerako espaloi berria sortuko da sarbidearen ondoan, oinezkoen zirkulazioa aparkaleku berriaren barruko zirkulazio-bideetatik egitea ekiditeko.

Ikusmen-inpaktua murrizteko, zuhaitzak jarriko dira aparkalekuan, asfaltozko zabaldegirik ez sortzeko eta ibilgailuei itzala emateko. Gainera, irlatxo berdeak ere jarriko dira.

226.745,63 euroko aurrekontuaz, lanek 3 hilabete iraungo dute eta El Cerroko aparkaleku berria uztailean egongo da prest erabiltzaileentzat. Aparkalekuak ezgaitasunentzako 5 aparkaleku izango ditu, hau da, igerilekuetako sarreran dauden bi aparkalekuei 3 aparkaleku gehituko zaizkie.

El Cerroko aparkalekua handituta.


0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes