El Pobaleko Burdinolak hainbat ekintza antolatuko ditu apirilean zehar: bisitaldi gidatuak, familientzako tailerrak, erakustaldiak eta Olabarrietako fanderia ezagutzeko irteera.
Apirilaren 15ean ezohiko bisitaldiak izango dira Muñatones Gazteluan, goizeko 10:30etan eta 12:30etan; eta erakustaldi bereziak El Pobaleko Burdinolan, 11:00etan eta 13:00etan. Jarduera hauek doakoak izango dira.
Apirilaren 16an, larunbata, gidatutako bisitaldiak egingo dira El Pobaleko Burdinolan, goizez eta arratsaldez, orduro. Gabiaren abiaraztea 10:00, 11:00, 12:00 eta 13:00etan izango da.
Igandean, apirilak 17, berriro bisitaldiak izango dira Muñatones Gazteluan, 10:30etan eta 12:30etan. Gainera, Gaztelua eta Burdinola batera bisitatzeko aukera egongo da.
Asteartean, apirilak 19, talo tailerra antolatuko da, eta asteazkenean, Bushcraft, antzinako teknologien tailerra. Ostegunean, pizza zero kilometro tailerra izango da, non pausoz pauso jarraituko dira pizza goxoak prestatzeko prozesua. Pizza horiek El Pobaleko egur-labetik atera berritan dastatuko dira ondoren. Ostiralean, kutxa-habi erraldoien tailerra egongo da, gainera, Monumentu eta Gune Historikoen Eguna ospatzeko, Muñatones Gaztelua ireki eta doako bisita gidatuak eskainiko dira, 10:30etan eta 12:30etan. Larunbatean, apirilak 23, "Errementariaren etxean jolasten" tailerrean parte hartzeko aukera izango da, non sutegia forja-eskola bihurtuko da. Tailerren ordutegia 11:00etatik 13:30etara izango da, ("Errementariaren etxean jolasten" izan ezik, 11:00etatik 12:00etara izango dela). Pertsonako 2 euroko prezioa daukate tailerrek eta 4 urte baino gutxiagoko umeentzat doakoa da.
Azkenik, apirilaren 30ean, Sopuertako Olabarrieta fanderia ezagutzeko irteera antolatuko da. Olabarrietakoa bezalako fanderiak XVIII. mendeko burdinaren industria tradizionala modernizatzeko ekimen ilustratuen lekuko dira. Establezimendu hauetan burdinazko totxoak mekanikoki ijezten eta mozten zituzten. Kolitza ibaiaren ertzean altxatzen diren hondar ikusgarriak izango dira protagonista bi ordu inguruko (11:00etatik 13:00etara) burdin irteera gidatu honetan.
Gogoratu beharra dago, apirilaren 14an, 15ean, 16an eta 19tik 22ra bitartean El Pobal arratsaldez ere irekiko dela, eta orduro bisita gidatuak izango ditu. Erreserbak egiteko elpobal@bizkaia.eus posta elektronikora idatzi edo 629271516 telefonora deitu.
![]() |
El Pobal eta Muñatonesen programa, apirilerako. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.