Asteburu honetan, Putxetak eta Cotorriok Abanto Zierbenako 2022ko jai egutegia estreinatuko dute.
“Bi urte inguru daramatzagu pandemiaren ondorioz gure auzoetako jaiak ospatu gabe, eta 2022 urte hau gure tradizioetara itzultzeko aukera izango da, elkartzeko momentua, gure jai maiteak berreskuratuz, beti arduraz eta zuhurtziaz”, adierazi du Maite Etxebarria Abanto Zierbenako alkatesak.
Gaur San Jose jaiei hasiera emango zaie. Txupinazoa arratsaldeko 19:00etan botako da eta rap musika izango da zuzenean. Gauean karaoke lehiaketa eta diskoteka egongo da, Raspurekin.
Bihar, larunbata, herritarrek eta bisitariek hainbat jardueraz gozatzeko aukera izango dute. Hasteko, goiz osoan zehar Putxeta Trofeoa jokatuko da “El Calero” arku bidezko tiro-eremuan. Kalejira eta tiragoma txapelketa antolatuko da, eta arratsaldean, mus txapelketa, Sevillanak eta parrillada. 17:30etan harri-zulaketa eta harri-arrasteko kirol erronkak ikusi ahal izango dira eta gainera herriko aizkolari bat egongo da.
Igandean, berriro kalejira eta txistulariak. Arku-tiroko eremuak ate irekien eguna biziko du eta euskal dantzek kaleak beteko dituzte, Enarak Dantza Taldearen eskutik. Ondoren, parrillada prestatuko da eta mozorro eta jolas tradizionalen lehiaketa.
Abanto Zierbenako Udalaren logoa |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.