miércoles, 23 de marzo de 2022

Galdamesek Zuhaitz Eguna ospatuko du igandean

Igande honetan, martxoak 27, Galdameseko Udalak - Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz-Zuhaitz Eguna antolatu du, aurreko bi urteetan, pandemiaren ondorioz, ospatu ezin izan eta gero. 

Familiei zuzendutako topaketa honetan, haur zein nagusiek zuhaitzak landatuko dituzte, Valle auzoan. Partehartzaileek goizeko 11:00etan, San Pedro plazan, udaletxearen aurrean elkartuko dira, gero ibilgailu partikularretan Valle auzora joateko. Aurten 100 zuhaitz inguru landatuko dira: lizar arruntak, pagoak, astigarrak, arteak, gurbeak eta haritzak. Landaketa egin ondoren, jardunaldian parte hartzen dutenek hamaiketako txiki batez gozatu ahal izango dute udaletxeko arkupeetan.  

Zuhaitz Egunaz gain, asteburuan ingurumenari lotutako beste ekintza bat antolatuko  da  txikientzat: Larunbatean,  martxoaren  26an,  arratsaldeko  18:00etan,  “Faustina  3.0 – Klima aldaketa” ikuskizuna izango da udaletxeko kultura aretoan.


Galdameseko Udalaren logoa.


0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes