miércoles, 16 de marzo de 2022

Balmasedako “Gure Lurreko Merkatua” dinamizatzeko jarduerak antolatuko dira

Balmasedako “Gure Lurreko Merkatuak” zenbait jarduera izango ditu hurrengo asteetan, hilero lehen eta hirugarren larunbatetan egiten den nekazaritzako elikagaien merkatua dinamizatzeko.

10:00etatik 14:00etara, hainbat produktu erosteko aukera izango da “Gure Lurreko Merkatu”-ko saltokietan: gazta, gildak eta piperminak, ogia, gozoak, hestebeteak, arrautzak, eztia eta txakolina, besteak beste. Gainera, larunbatean, hilak 19, musika ona egongo da merkatuan, asteburuko erosketa girotzeko. Balmasedako NKT –Nafarroa Kanta Taldeak Martin Mendia kaletik joko du.

Gainera, apirilaren 2ko nekazaritzako elikagaien merkatuan zozketa bat egingo da saltokietan zerbait erosten dutenen artean: bi pertsonarentzako hiru bisita Galdameseko ogia nola egiten den ezagutzeko, baita norberak egiteko ere. Bisita hori apirilaren 13an egingo da.

2022an zehar, Balmasedako Udalak, Enkarterrialderekin batera, jarduerak antolatzen jarraituko du, kalitateko produktuen merkatu hau sustatzeko helburuz.


Balmasedako “Gure Lurreko Merkatua”.


0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes