Muskizek datorren larunbat honetan, hilak 26, inauteriak ospatuko ditu eta hori dela-eta “Zurekin Muskiz” Muskizko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak mozorro lehiaketa martxan jarri du.
Parte hartzeko, kanpainara atxikitako establezimenduetako baten aurrean, mozorrotuta, argazkia atera beharko da eta Facebook-era igo @ZurekinMuskiz elkartea etiketatuz eta #yocomproenMuskiz jarriz. Gainera, Facebooken elkartearen kontua jarraitu eta lehiaketaren argitalpena partekatu beharko da.
Sare sozialean boto gehien lortzen dituzten hiru mozorroek 50 euroko txeke bana jasoko dute kanpainara atxikitako establezimenduetan gastatzeko. Lehiaketa atzo hasi zen eta abian egongo da hilaren 27ra arte, igandea.
Lehiaketaren kartela. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.