Muskizko herritarrek Bizum bidez ordaindu ahal izango dituzte udal-zergak. Hau da, telefono mugikor edo ordenagailu baten bidez ordaindu ahalko dira eta ez da beharrezkoa izango udaletxeko bulegoetara joatea.
Dagoeneko martxan dagoen sistema oso erabilerraza da, eta interesdunek urrats batzuk baino ez dituzte jarraitu behar: Udalaren webgunean (http://www.muskiz.org) sartu eta eskuinaldean agertzen den “nire ordainketa, euskal administrazioaren ordainketa pasabidea”-n klikatu eta sartu. Ondoren, ordainagiri fisikoan dauden datuak eskatu eta jarraitu beharreko urratsak azalduko dira. Azkenik, ordaintzeko aukera hautatu ahal izango da eta bertan Bizum aukeratuz gero, bankutik mezua jasoko da, ordainketaren baimena eskatuz.
Ordaintzeko modu berri honek orain arte zeuden aukerak osatzen ditu, baina ez ditu ordezkatzen.
Bizum bidez ordanintzeko aukera dute Muskiztarrek. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.