lunes, 28 de febrero de 2022

Maixabel filmaren emanaldia eta Urko Olazabalekin hizketaldia, Muskizen

Muskizko Udalak Iciar Bollainen Maixabel filma zineman berriz disfrutatzeko aukera emango du, baina oraingoan bere protagonistetako batekin: Urko Olazabal, Muskizko bizilaguna eta bigarren mailako gizonezko aktore onenaren Goya sariaren irabazlea. Ekitaldia datorren ostiralean izango da, martxoak 4, Meatzari Aretoan, 19:00etan.

Ekitaldia Urko Olazabalen aurkezpen txiki batekin hasiko da, eta, ondoren, filma ikusiko da. Amaitzean, bertaratutakoek filmari buruzko galderak egin ahal izango dituzte, eta Olazabalekin eta Goya sariarekin argazkia atera ahalko dute (saria beira-arasa batean egongo da). 

Emanaldia doakoa izango da, baina joan nahi duenak  martxoaren 4an bertan leihatilatik pasatu beharko da sarrera hartzera.


Muskizko Udalaren logoa


0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes