miércoles, 16 de febrero de 2022

Ikasgune, eskola‑laguntza zerbitzu aitzindaria

Muskizko Udalak, gizarte zerbitzuen arloaren laguntzaz, Ikasgune eskola‑laguntza zerbitzua garatzen ari da Muskizko Ikastola, Cantarrana Eskola eta San Juan Ikastetxeko 52 ikaslerekin. Gizarte‑hezkuntzako eta gizarte‑laneko hiru profesionalen laguntza duen programa honek aitzindaria da Bizkaian. Duela zenbait urte Udalak abian jarri zuen eskola‑laguntzako ekintzak gauzatzeko eta harreman zein autoestimu‑eredu osasungarriak bultzatzeko, betiere ikastetxeetako profesionalekin lankidetzan. Honetarako, Muskizek urtean 41.810 euro inbertitzen ditu. 

 Udalerriko 6 eta 12 urte bitarteko (Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara) umeei zuzendutako programa da, eta bere helburuak hauek dira: haurrei jarrerak eta balioak bereganatzen lagunduko dien ingurunea sortzea, maila akademikoa indartzea, autoestimua indartzea, familiak gizartearen eta hezkuntzaren jarraipenean inplikatzea, adingabeengan eskolaren irudia berregitea, adingabeei aisialdiaz gozatzeko aukera eskaintzea dinamiken bidez eta gizarteko eragileekin elkarreragitea. Parte‑hartzaileen deribazio‑fitxak eta hezitzaileek adingabeen taldeak ezagutzen dituztenean, haien beharrizanetara egokitutako helburuak zehazten dira.

Gainera, astean behin, arratsaldez, Gaztegunean aisialdi‑jarduerak egiten dira hiru ikastetxeetako ikasleekin, eta taldea, errespetua, autonomia, autoestimua eta berdinen arteko gizarte‑harremanak lantzen dira.

 

Muskizko Udalaren logoa

 

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes