Muskizko Udalak, Hezkuntza Sailaren bidez, guztira 20.670,43 euro inbertituko ditu udalerriko hiru ikastetxeen hobekuntzan. Lan batzuk Gabonetan egin dira eta gainerakoak datozen hilabeteetan egingo dira, uda baino lehen.
Egin diren eta egingo diren ekintzak honako hauek dira: itoginak konpontzea, jantokia konpontzea eta hiru ikasgela margotzea Cantarrana Eskolan. Gainera, Aste Santuko oporretan sukalde‑ingurua garbituko da. IES MUSKIZ BHIn jolastokira ematen duen atea konponduko da eta gimnasioan zein fatxadan hainbat pieza edo baldosa txiki jarriko dira. Azkenik, Muskizko Ikastolan estalitako kantxaren alboetan ura eta airea ez sartzeko olanak jarriko dira; iturri bat ere ipiniko da eta Haur Hezkuntzako eraikineko leihoak aldatuko dira.
Muskizko ikastola |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.