Muskizko Udalak, Kultura eta Kirol sailaren bidez, abian jarri du erabiltzaile guztien eskura dagoen “turismo-gidaliburu digital”-a. Wikimetas plataformaren bidez, bisita birtualak eta gidatutako ibilbideak egin daitezke, baita ondare historikoa ezagutu ere, mugikor batetik.
Interesa duten pertsonak honako helbide honetan sartu https://www.wikimetas.com/ edo aplikazioa deskargatu beharko dute. Aplikazioak nabigaziorako laguntzailea du ibilbideak erraz jarraitzeko eta bidean zehar dauden interes‑guneei buruzko informazio guztia emateko, bisita bat izango balitz bezala. Ibilbideek audioak eta multimedia edukiak izango dituzte, Muskizko ondare kulturala, historikoa eta naturala ezagutzeko. Gainera, aplikazioari esker etxetik ere bisita birtualak egin daitezke.
Honako hauek dira aurkitu daitezkeen ibilbideetako batzuk: Burdinbidea, Itsaslurreko Bide Berdea, Mello tontorra, ibaiko ibilbidea…etabar.
Muskizek turismo-gidaliburu digitala atera du. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.