Errege Magoak Muskizetik pasatuko dira biharko arratsaldean, urtarrilak 5. Desfilea San Martin poligonotik irtengo da 18:30etan eta Oyancas auzoraino iritsiko da. Aurten, egoera epidemiologikoaren ondorioz, ez da harrerarik egingo pilotalekuan. Meltxor, Gaspar eta Baltasar laguntzaileekin batera ikusi ahalko dira ibilbidean zehar eta geldialdiak egingo dituzte, adibidez Kultura Etxean eta Meatzarin.
Udalak azpimarratu duenez, indarreko neurri guztiak beteko dira, baina garrantzitsua da muskiztar guztien lankidetza. Horregatik, desfilera joango diren pertsona guztiek musukoa eraman beharko dute nahitaez, ibilbide osoan, eta jende-pilaketak ekidin beharko dira.
Pobeñako herritarrak 1951tik ari dira Muskizko errege-kabalgata antolatzen |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.