El Pobaleko Burdinolak “Peru Abarkaren olagizonak” jardunaldia antolatuko du hilaren 29an, Juan Antonio Mogelek 1802an idatzitako Peru Abarka eleberriaren bidez El Pobaleko espazioak eta burdinaren lanaren epika berraurkitzeko. Doako bisita tematikoa izango da eta olagizonen aperitiboa, goizeko 10:00etan eta 12:00etan.
Peru Abarka eleberriak garai hartako olagizonen egunerokotasunaren erretratu fidela egiten du. Mogelen lana erreferentzia da euskal literaturaren historian, eta berezia alderdi askotatik. Deigarria da elkarrizketa egitura narratibo gisa erabiltzea, Peru Abarka baserritarrak Maisu Juan bizargin eta zirujau kaletarrarekin duen elkarrizketa, munduaren ikuspegi desberdinak kontrastatzen ditu. Elkarrizketa atseginak dira, umore-sena dutenak eta, gainera, beste forma literario batzuekin aberasten dira, hala nola kantuekin, alegiekin edo esaera zaharrekin.
Informazio gehiago 629 271 516 telefonoan eta elpobal@bizkaia.eus posta elektronikoan.
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.