Urtero bezala, Olentzero eta Mari Domingi Muskizko kaleetatik ibiliko dira abenduaren 24an. Kalejira Errota Zahar parkean hasiko da, arratsaldeko 17:00etan, Denbora Kolpekako trikitilarien erritmora, eta Meatzari plazan amaituko da. Ibilbidean zehar, Ikurriña parkean Jarraitzen Dugu Taldearen txistulariak izango dira, eta Meatzari plazan Intzarri Dantza Taldeak ongi etorria emango die Olentzero eta Mari Domingiri. Ondoren, Meatzari Aretoko hall-ean harrera egingo zaie txikiei (18:00ak inguruan). Aldi berean, txistulari eta txikiteroek plazako ingurua girotuko dute eta Goizale Skaut Taldea haur-jolasak antolatuko ditu. Harrera 20:15ean bukatzea aurreikusten da.
Azpimarratu beharra dago, ibilbidean musukoa eramatea derrigorrekoa dela, Meatzari Aretoko hall-ean pertsona bat egongo dela Covid ziurtagiria eskatzen eta behin barruan, gel desinfektatzailea emango dela. Txikienek haien eskutitza postontzian utzi ahal izango dute eta Olentzero eta Mari Dominigirekin argazkia atera, distantzia mantenduz. Agintarien gomendioei jarraiki, ez da aurten ez txokolaterik ez bizkotxorik banatuko.
Horrez gainera, aurten Olentzero eta Mari Domingi goizez ere izango dira Muskizen. Haurrei harrera egiten egongo dira, Meatzari Aretoan, 11:00etatik 14:00etara.
Olentzero eta Mari Domingi, Muskizen. Argazkia: Muskizko Udala. |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.