Gabonetan zehar adin guztietako muskiztarrek izango dute aisia eta kultura arloko jarduerez gozatzeko aukera: Musika, antzerkia, Gabonetako parkea eta Olentzerori eta Errege Magoei egingo zaizkien harrerak dira programazioaren ardatz nagusiak.
Musika eta antzerkia gustuko dutenek, abenduaren 18an, Gospel kontzertua izango dute 19:00etan Meatzari Aretoan. Sarrerak 10 euro balioko du. Egun horretan bertan, Gabonetako Azoka egingo da El Crucero plazan, 11:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta mota guztietako produktuak erosteko aukera izango da. Hilaren 23an, “Olentzero Kuttun” haurrentzako antzerkia izango da 19:00etan (3 euro balioko du), eta 26an, Hodei magoaren ikuskizuna izango da, 19:00etan, Meatzari Aretoan (5 euro balioko du sarrerak).
Muskizko Gaztegunean ere zenbait jarduera egingo dira 12 eta 17 urte arteko gazteentzat. Escape room-a egingo da, baita lantegi teknologikoak ere. Diskofesta ere izango dute eta Gabonekin zerikusia duten eskulan tailerrak. Gainera, nerabeek Gabonetako diskoteka izango dute, beste jarduera batzuez gain. Abenduaren 23an izango da, 18:00etatik aurrera Meatzari plazan.
Ohikoa denez, Olentzero Muskizera etorriko da abenduaren 24an. Goizez, Olentzerok eta Mari Domingik txikienak hartuko dituzte, 11:00etatik 14:00etara, Meatzari Aretoan. Arratsaldez kalejira egingo dute, 17:00etan hasi eta Meatzari plazan amaituko dena. Bertan, Olentzerok eta Mari Domingik hartuko dituzte haurren eskutitzak.
Errege Magoen kabalgata, aldiz, urtarrilaren 5eko 18:30ean hasiko da San Martingo BMaren parean eta ondoren Donibane pilotalekuan jasoko dituzte txikienen eskutitzak eta eskariak.
Aurten ere, Donibane pilotalekuan antolatuko den haurrentzako parkean txiki guztiek primeran pasatzeko aukera izango dute: jolasak, musika, ludotekak, puzgarriak eta tailerrak izango dira, abenduaren 27tik 30era, 11:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:00etara. Edukiera-mugatua, sarbide-kontrola eta desinfekzioa egongo dira.
Olentzero eta Mari Domingi |
0 comentarios :
Publicar un comentario
Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.