viernes, 3 de diciembre de 2021

Muskizen jokatuko dira emakumezkoen lau eta erdiko esku-pilotako finalaurrekoak

Laboral Kutxa Emakume Master Cup esku-pilota lehiaketako finalaurrekoak jokatuko dira Muskizko pilotalekuan, abenduaren 5ean (igandea), 12:00etatik aurrera eta doako sarrerarekin.

Meatzaldeko udalerrian emakumezkoen esku-pilota txapelketa ofizial bat egingo den lehenengo aldia izango da. “Muskizen horrelako finalaurrekoa izateak harrotzen gaitu, emakumezkoen kirolean erreferentziak sortzeko eta egiten duten kirol-lanari merezi duen balioa emateko”, adierazi du Unai Landaburu Muskizko Udaleko Kirol zinegotziak; eta hurrengoa gaineratu du: “Horietan, belaunaldi berriak islatuta ikus daitezke, eta uste dut garrantzitsua dela, eta are garrantzitsuagoa Muskizen, non pilota errotutako kirola den, Barbadun Pelotazale klubari esker”.

Joan den asteburuko jardunaldiaren ondoren, jakin da, elite kategorian, Amaia Aldai Olaya Arrizabalagaren aurkaria izango dela udalerrian jokatuko den lehen finalerdi honetan. Finalerako beste txartela Miren Arrillagak eta Enara Gamindek jokatuko dute. Gogoratu finalaurrekoak EITB 1-en bidez ikusi ahal izango direla.


Laboral Kutxa Emakume Master Cup esku‑pilota lehiaketako finalerdien kartela.

0 comentarios :

Publicar un comentario

Gracias por enviarnos tus comentarios. Si cumplen con nuestras normas se publicarán en nuestro blog.

 
prestashop themes